Maiatzaren 18an Innobasqueren esku 125 erakundek (enpresa handi, ertain eta txiki, gizarte-erakunde, sektore elkarteak eta abar) Woka Euskadin parte hartu zuten. Guztira, 5.000 lagunetik gora bildu dira eztabaida honetan, eta gai nagusia eta bakarra krisi ekonomiko-finantzarioa izan da. Azken finean, kafea aitzakia izan zen, eta elkarte edo erakunde desberdinak oinarrian eztabaida sakona aurrera eraman zuten. Betiere, Innobasque-k proposatutako galderak oinarri gisa izanez. Zehazki, hauek izan ziren egindako galderak:
1- Krisi honen argitan, zein dira, zure ustez, gertatzen ari diren aldaketa garrantzitsuenak?
2- Krisi honetatik ahalik eta azkarren atera nahi dugu, eta aipatu diren aldaketen aurrean hobeto prestatuta, gainera. Zein neurri zehatz proposatuko zenuke eraldaketarantz hurbiltzeko?
Lehenengo galdera zabalagoa zen, baina bigarrena bat-batean erantzuteko zehatza eta zaila izan zen. Hala ere, parte hartzaile guztien artean ondorio interesgarriak atera ziren. Hain zuzen ere, hauek izan ziren gehien errepikatutako proposamenak: langileen soldata orekatzea, enpresa txikiei laguntza gehiago ematea, banku eta administrazioen kontrola gogortzea eta etxebizitzaren eredua aldatzea, besteak beste.
Jasotako proposamen guztiak jendaurrean aurkeztuko dira Innobasque-k ekainaren 18an Bilbon egingo duen Batzar Nagusian.
Azkenik, eskerrak eman Leizaola Elkarteak antolatutako Woka-n parte hartu dutenei. Hauek izan ziren partaideak: Beatriz (Treko); Ixusko (Leioako Zuzenbide Fakultateko); Agurtzane, Luis Carlos eta Mar (Radio Nervión); José Ramón, Mª Ángeles eta Fernando (Bizkaiko Erakunde Artistikoa) eta Leizaolako bost kide. |