Pasa den 2011ko azaroaren 30ean Leizaola Fundazioak bizitza familiarraren eta lanaren arteko berdinketari buruzko Woka antolatu zuen Bilboko Nervión Hotelean. Agurtzane Bilbao kazetari eta irrati esataria ekitaldiaren aurkezlea izan zen. Hitzaldi nagusian Pilar Seoanek, Jaiotze eta Adopzio Baimenen Besterenezin eta Berdintasunaren Plataformako ordezkariak (PPiiNA), parte hartu zuen. Seoaneren mintzaldiaren erdigunea kontziliazioa eta aitatasun baimenaren inguruko nondik norakoak izan ziren.
Irekiera-hitzaldiaren ostean, Euskadiko alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariek beraien ikuspuntua ezagutzera eman zuten. Bozeramaile bakoitzak bost minutu inguru izan zuen bere talde edo elkartearen iritzia islatzeko. Eusko Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politiko guztiek eta euskal sindikatu nagusiek Fundazioaren gonbidapena jaso zuten, ekitaldian hurrengo hauek azaldu ziren, Amaia Arregi, EAJko Berdintasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen ataleko arduraduna; Carmen Carrón, PPko Batzar Nagusietako ahalduna; Helena Gartzia, EAko Bilboko Koordinatzailea eta Bilduko Bilboko zinegotzia; Alba Gutiérrez, Ezker Batuak-eko Batzordeko Koordinatzailea; eta Emilia Málaga, UGT-Euskadiko Berdintasun saileko idazkaria.
Parte-hartzaile bakoitzaren ikuspegia entzun ondoren, Wokara bertaratu ziren ikasleek ekintza berritzailea garatzeari ekin zioten. Woka horretan alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariek ez ezik, Pilar Seoanek ere esku hartu zuen. Gelan zenbait mahai zeuden, bakoitzean talde bat eserita, eta talde bakoitzeko parte hartzaileek beraien ideiak edo jarrera azaldu zuten, betiere kontziliazioa, aitatasuna eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna ardatz izanik. Bakoitzak bere taldean aburuak expresatu ondoren, mahai bakoitzako ordezkariak ezagutzera eman zituen zeintzuk izan ziren bere taldearen ondorioak.