LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
TURISMOA BILBON X. JARDUNALDIAK
Bizkaia, bere eskualdeetatik ibilaldia

2011ko maiatzaren 3an Turismoa Bizkaian X. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Euskalduna Jauregian antolatu ziren, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren aurkezpenaren parte hartzaileak, hots, Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Angel Elias, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko presidentea.

Jardunaldien inaugurazioaren ostean, Pilar Zorrillak euskal turismoa sustatzeko gakoak eta arnasguneak ezagutzera eman zituen, betiere Bizkaia eta bere eskualdeak presente izanik. Ondoren, Agurtzane Bilbao kazetariak jardunaldien lehenengo mahai-ingurua aurkeztu zuen, non Bilboko turismo eskaintzaren indarguneen eta ahulezien inguruan hitz egin zuten. Bestalde, Hiriko gaueko aisialdia eta eredua ere eztabaidatzeko gaiak bihurtu ziren, mahaikideak hurrengo hauek izanik: Eduardo Maiz, Bilboko Udaleko Hiritarren Segurtasun eta babes zibileko zinegotzia; Patxi Renteria, Bilboko gaueko aisialdia sustatzeko giza-pltaformaren sortzaiea; Jorge Aio, Bilbao Centro elkartearen kudeatzailea; eta Asuncion Fernandez Villaran, Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateko Turismo saileko irakaslea.

Bigarren ekitaldiari dagokionez, hasierako hitzaldia Iñigo López de Uralde Madrilgo Coleman Cbx enpresako Zuzendari Nagusiak eman zuen. Kasu honetan, Citymarketing-a erabiltzen duten eskualdeetako sustapenerako gakoak aurkeztu zituen. Mintzaldia Jose Antonio Dorronsorok presentatu zuen.

Gerora, jardunaldien azkenengo mahai-inguruan Bizkaiko Eskualdeetako Turismo eskaintzaren sustapenari buruz mintzatu ziren, branding-a ardatz izanik. Praktika egokiak eta gaiaren inguruko aholkuak hurrengo parte hartzaileek eman zituzten: Beatriz Plazak, EHUko Ekonomia irakasleak; Pedro Manuel Gomezek, Marketing irakasleak; eta Iñigo López de Uraldek. Mahai-inguruaren aurkezlea Luis Carlos del Pozo kazetaria izan zen.

Azkenik, maiatzaren 5ean, etorleek Expovacaciones Azoka bisitatzeko aukera izan zuten, BEC!en. Bertan ezagutu zituzten work-shop, stand eta sektore turistikoan erabiltzen diren bestelako tresnak.

 
BIDEOAK
Maiatzaren 3a: Jardunaldien inaugurazioa

Maiatzaren 3a: Hitzaldia: Pilar Zorrilla

Maiataren 3 eta 4a: Mahai-inguruak

Maiatzaren 4a: Hitzaldia: Iñigo Lopez de Uralde

 
 
Noiz: 2011ko Maiatzaren 3 eta 4a.
Maiatzaren 5an Expovacacionesera bisita. (BEC!)
Non: Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. BILBO.
Ordutegia: 16:30tik eta 20:30era bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretik izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
   
 

 

 

 
 

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra