LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TURISMOA BILBON IX. JARDUNALDIAK
BIZKAIATIK IBILBIDEA
2010eko maiatzaren 4an Turismoa Bizkaian IX. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Euskalduna Jauregian antolatu ziren, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren aurkezpenaren partehartzaileak, hots, Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua; Isabel Sanchez, Bilboko Udaleko Turismo Zinegotzia; eta Jose Antonio Dorronsoro, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko presidentea.
publico

Jardunaldien inaugurazioaren ostean, Ariztondok Bizkaiko Foru Aldundiak turismoa sustatzeko luzatu dituen proposamenen berri eman zuen, batez ere Guggenheim Urdaibai Museoaren proiektua ardatz gisa hartuz. Gerora, gaia urrun utzi barik, adituen eta profesionalen talde plurala Urdaibaiko museoak izan litekeen eraginen inguruan hitzegin zuten, bakoitzak bere iritzia isladatuz. Hori dela eta, sektorearen agente ezberdinen ikuspegia, bai Urdaibaiko eskualdean baita Bizkaia osoan ere izan lezakeen eraginaren inguruko aurreikuspenak jaso ziren. Agurtzane Bilbao kazetariak hurrengo adituak aurkeztu zituen: Enrique Hernaez, Servicios Turisticos Integrales (STI) enpresako zuzendari kudeatzailea; Joserra Diez, biologoa eta Urdaibaietz plataformako kidea; Josu Barandika, Busturiako auzokidea; eta Jose Antonio Uriarte, GU BAI plataformako kidea eta Oizmendi Telebistako zuzedaria.

Bigarren ekitaldiari dagokionez, hasierako hitzaldia Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendari kudeatzaileak aurrera eraman zuen, hiriko turismoa sustatzeko gakoak izendatuz eta Bilboko ahuleziak eta indarguneetan zentratuz.

Ondoren, jardunaldien azkenengo mahai-inguruan lojamendu merkeen gorakadaren inguruan hitzegin zuten; hain zuzen ere, hizlarien artean egon ziren: Txema Franco, Lantegi Batuaken zuzendari orokorra; Aitor Apraiz, Itxaslehor, Turismo Zerbitzuak enpresako kudeatzailea; Nieves Martinez de Morentin, Bizaytureko kidea; Iñaki Etxeguren, Ercilla Hoteleko zuzendaria eta Destino Bilbao/Nora? Bilbora elkarteko presidentea; eta Natalia Zapatero, XARMA lojamendu erakargarrien elkarteko ordezkaria. Mahai-inguruan prezio onean kalitatezko hainbat lojamendu kudeatzen dituzten arduradun hauen ikuspegia, beharrak eta etorkizuneko erronkak eztabaidatu ziren.



BIDEOAK

 

HITZALDIA
Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua
Sektore turistikoaren sustapena


MAHAI-INGURUAN
Guggenheim Urdaibairen proiektua


Enrique Hernáez, Servicios Turisticos Integrales (STI)
enpresako zuzendari kudeatzailea;


Joserra Díez, biologoa eta Urdaibaietz plataformako kidea;


Josu Barandika, Busturiako auzokidea;


José Antonio Uriarte, GU BAI plataformako kidea eta
Oizmendi Telebistako zuzedaria



HITZALDIA
Mercedes Rodríguez.
Bilbao Turismoko zuzendari kudeatzaileak
Bilbo hiriko turismoa sustatzeko gakoak


 

MAHAI-INGURUAN
Txema Franco, Lantegi Batuaken zuzendari orokorra;
Aitor Apraiz, Itxaslehor, Turismo Zerbitzuak enpresako kudeatzailea;
Nieves Martínez de Morentín, Bizaytureko kidea;
Iñaki Etxegure, Ercilla Hoteleko zuzendaria eta Destino Bilbao/Nora?
Bilbora elkarteko presidentea;
y Natalia Zapatero, XARMA lojamendu erakargarrien elkarteko ordezkaria;

Lojamenduen gorakada


   
Noiz: 2010eko Maiatzaren 4, eta 5a.
Maiatzaren 6an Expovacacionesera bisita. (BEC!)
Non: Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. BILBO.
Ordutegia: 16:30tik eta 21:00era bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretik izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
   
 

 

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra