Turismoari buruzko jardunaldiei hasiera emateko Isabel Sánchez Roblesek, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotzi ordezkariak, Bilboko promozio turistikoaren planaren inguruko hitzaldia eman zuen. “Bilbok, urtean zehar, hainbat proiektu eta ekimen eramaten ditu aurrera hiria erakargarria bihurtzeko, eta, gero eta turista gehiago erakartzeko xedearekin”, argitu zuen Sanchezek. Zinegotziaren ustez, hiru ardatz kontuan izan behar dira hiri edo lurralde bat promozionatzeko edo bisitatzeko orduan: berrikuntza, sormena eta proiektuak aurrera eramateko ahalmena, hain zuzen ere. Isabel Sanchezek Bilboko Guggenheim museoa ikono bat dela esan zuen eta hiriko turismoan paper garrantzitsua izan duela eta izango duela ziurtatu zuen.
Ondorengo mahai inguruko parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Iñaki Etxeguren, Nora Bilbora Erakundeko presidentea eta Bilboko Ercilla Hotelaren zuzendaria; Ángel Gago, Bizkaiko ostalaritzako enpresarien erakundeko idazkari orokorra eta David Elexgaray, Romotoureko produktu zuzendaria. Eztabaida horren gai nagusia Bizkaiko bisitari kopuruaren beherakada izan zen; beraz, behin baino gehiagotan ‘krisi’ hitza azaldu zen.
Bigarren eguneko jardunaldia CIC tourGUNEko ikertzaileak ireki zuen, David Martín del Canto izenekoa. Bere hitzaldian eskaera sozial berriei buruz mintzatu zen, eta sektore turistikoa hauetara tenegabe moldatu behar dela azpimarratu zuen. Horregatik, CIC tourGUNE arlo turistikoan ikerkuntza estrategiko eta berrikuntzei moldatzen ari da. Hizlariak ere komentatu zuen Euskadiren egoera gaiari dagokionez, hiriko turismoaren indargune eta ahuleziak barne. “Kontuan izan behar dugu datu esanguratsu bat, 2010. urterako sareko 60 milioi erabiltzaile bidaiak online erosiko dituzte, hau da, internetaren erabiltzaileen laurdena”, informatu zuen ikertzaileak.
Gerora, azkenengo mahai inguruari hasiera eman zuten, eta kasu honetan parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Idoiz Ezkurdia, Nekazalturismoa erakundeko arduraduna; Alberto Urien, Behagintza Enkarturreko Promozio Ekonomikoaren arduraduna eta Alberto Gutiérrez, Bilboko Carlton Hoteleko zuzendaria. Oraingoan, gaia interneta izen zen berriro, eta bere erabileraren hazkundea arlo turistikoan.
Azkenik, eskaintza turistikoaren adibideak erakustearen helburuarekin, ikasleek BEC-era bisita egin zuten. Bertan, Expovacaciones-eko bisita eta stand desberdinak ikusi eta ezagutu zituzten. |