LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
Creativity
 
Woka
 
 
 
 
KULTURARTETASUNARI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK
 
Inmigrantea izatearen zailtasunak

Ikastaroaren aurkezpena Nekane Alonso Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila Bilboko Udaleko Zinegotzi Ordezkariaren esku geratu zen. Alonsok inmigrazioaren inguruko hainbat datu eman zituen, esaterako, 2004. urtetik 2008 arte Euskadiren biztanleria izugarri igo zen, batez ere, inmigrantei esker. Inmigranteen naziotasunari dagokionez, “Bilbon Boliviarrak nabarmentzen dira, duela bizpahiru urte Kolonbiarrak ziren gehienbat Bilbora etortzen zirenak. Dena den, hegoamerikarrak dira Esukadira etortzen diren gehienak, eta haien artean emakumeak batik bat”, azaldu zuen Zinegotzi Ordezkariak.

Nekane Alonsoren aurkezpenaren ostean, Iñigo Fernández Heldu Zerbitzuko Abokatuak bere hitzaldiari hasiera eman zion. Fernándezek atzerritartasun Lege Erreformaren inguran hitzegin zuen, berak esan zuen moduan lege honek betidanik erreformatuz edo eraldatuz joan da, inoiz ez dute aldatu, baina etengabeko erreformak pairatu izan ditu. Helduko abokatuak argi utzi nahi izan zuen puntu bat, “ilegal hitza ez da aproposa pertsona bat deskribatzeko, egun maiz erabiltzen da hitz hori kalean, baina ez daude pertsona ilegalik, egon daiteke legez kanpoko jarreraren bat, baina pertsonak beti legalak izango dira, nahiz eta paperik ez izan”, argitu zuen Fernándezek. Atzerritartasun legearen gaiara bueltatuz, “inmigranteen eskubideak mugatzen ditu, adibidez, etxebizitza eduki edo familia bat mantentzeko orduan”, esan zuen abokatuak.

Bere ostean mahai ingurua antolatu zen aditu batzuen artean borondatezko itzuleraren programaren inguruan hitzegiteko. Mahai inguruan parte hartu zuten hizlariak honako hauek izan ziren: Lorena Morales, Gurutze Gorriko borondatezko itzuleren Programaren Arduraduna; Yarub Rofa, Inmigrazioaren Teknikoa, joale eta errefuxiatuen Saila Gurutze Gorrian; eta Jaime Núñez, ARBOL BI-ko Erakundearen Ordezkaria. Gai desberdinak komentatu zituzten, besteak beste: Ulises sindromea, inmigranteek normalean herrialdez aldatzeko dituzten arrazoiak edo hemen uzten duten egoerari buruz. Inmigrazioa

Bigarren egunean, aldiz, emakume etorkinetan zentratu zen hitzaldia, eta kasu honetan hiztuna Mª Paz Giambastiani, Malen Etxea Erakundearen Diruzaina, izan zen. Giambastianik esaldi deigarri batekin hasi zuen bere solasaldia: “prozesu migratzailea aldatzen ari da, eta emakumearen itxura hartuz doa”, esaldi honekin esan nahi du gero eta emakume etorkin gehiago Euskadira ailegatzen direla. “Haien artean %40 baino gehiago unibertsitateko edo goi-mailako ikasketekin etortzen dira, baina gerora gehienek kualifikaziorik gabeko lanetan bukatzen dute”, esan zuen Diruzainak. Etorkizunari begira, Giambastianiren ustez oraindik asko falta da inmigranteek Estatuko mundu laboralean normaltasunez sartzeko.

Amaitzeko, azkenengo mahai inguruan hiru etorkin parte hartu zuten euren esperientzia pertsonala kontatzeko, hizlariak izan ziren: Rigoberto Jara, Harresiak Apurtuz Elkarteko Ohorezko presidentea; Jean Bernabé Moussayou, ‘Progresso da Naçao Angolana’ Erakundearen presidentea; eta Stela García Ardiles, Argentinako Arvas erakundeko presidentea Euskadin. Beste gauza batzuen artean hitzegin zuten inmigranteen egoerari buruz herrialde ezezagun batean sartzerakoan, zerekin aurkitzen diren, nola bilatzen duten lanpostu edo etxebizitza edota zer pentsatzen duten euskal gizartearen inguruan, esaterako.

 
 
Noiz: 2009ko Martxoaren 24 eta 25.
Non: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. BILBO.
Ordutegia: 17:00 eta 20:30 bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
pdf
 
   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
Sarean elkarlanean
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra