2010eko
ekainaren 12an Ingurugiroari
buruzko I. Marrazketa Lehiaketako
sariak banatu ziren; ekitaldia
Portugaleteko Ballonti merkatalguneko
zinemetan ospatu zen eta
Iker Fernandez kaztariak
aurkeztu zuen. Garaileak erabakitzeko
epaimahaikoak ados ipini behar
izan dira eta ez da lan erraza
izan, epaileak izan dira: Amaia
Castillo, Ballonti
merkatalguneko zuzendaria; Joseba
Mancisidor, Ballontiko
zinemetako kudeatzailea; Miguel
Martinez, Cespako zuzendaria;
Josu Ugarte,
Bakeazeko zuzendaria; Gorka
Etxabe, Portugaleteko
Udaleko Ingurugiro saileko zinegotzia;
Loli Torres,
Portugaleteko Udaleko Hezkuntza
saileko zinegotzia, eta Begoña
Sieso, Garbikereko
saila teknikoko kidea.
Sariei dagokienez,
lehenengo saria lan gehien bidali
dituen ikastetxeak jaso zuen,
kasu honetan Bilboko
Berrio Otxoa ikastetxea
saritua izan zen eta 1.000 euro
eraman zituen eskolarako materialean
xahutzeko. Txekea, Berrio Otxoaren
izenean, Rosa Valencia
andereak hartu zuen. Oscar
Rodriguez eta Raul Saez,
Hiper Eroskiko kudeatzaileak
eta ordezkariak hurrenez hurren,
saria entregatu zuten.
Bestalde, 6
eta 9 urteren arteko umeei bideratutako
sariari dagokionez, Hijas
de la Caridad - Nuestra Señora
de Begoña ikastolako
2.B klasea irabazlea
izan zen, golardoa glea osorako
Karrantzako Karpin Abentura
parkera txangoa izan zen, irakasleekin
batera gozatzeko. Saria Maria
Santamarinak, Ballonti
merkatalguneko ordezkariak,
entregatu zuen, eta lanaren
egileak jaso zuten: Aroa,
Asier eta Nora.
|
Azkenik,
Gernikako Mertzede Ikastetxeko
seigarren mailako umeak
10 urtetik 14 urtetarako kategoriako
golardoa irabazi zuten, hau
da, gela osorako, irakasleekin
batera, Donostiako Aquariumera
txangoa eraman zuten. Saria
Loli Torresek,
Portugaleteko Udaleko Hezkuntza
saileko zinegotziak, entregatu
zuen, eta Rosa Herizek,
zentro irabazlearen ordezkariak,
jaso zuen.
Ekitaldia atsegina
izan zedin, Daniel Ross
magoak, behin gehiagotan,
txundituta utzi zituen bertaratutakoak
bere magia eta umorearekin.
|
 |