Ingurugiroari buruzko XII. Udako Ikastaroa eta XI. Ingurugiro Lantegia uztaileko 5, 6 eta 7an ospatu ziren, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilboko egoitzan. Ikastaroaren irekialdian entitate edo enpresa laguntzaileen ordezkariak parte-hartu zuten: German Alonsok, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurugiro Partehartzearen zuzendariak; Andrés Vázquezek, División Públicos Cespako zuzendariak; Angel Eliasek, Leioako Lan Harremanetako Eskolako zuzendariak; eta José Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko lehendakariak. Lehenengo eta behin, Alonsok ikastaroa ireki zuen bere hitzaldiarekin, non Euskadiko biodibertsitatearen arrakastaren inguruan mintzatu zen, naturaren zaintzaren erronkak azpimarratuz. Ondoren, José Miguel Ortega, Metro Bilbao S.Ako Garapen Korporatiboko zuzendaria energiaren errekuperaketa trenbideak balaztatzearen gainean mintzatu zen. Lehenengo ekitaldiko azken hitzaldia Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu zuen.
Bigarren egunari dagokionez, gaia zentrala “Ingurugiroaren zainketa arduratsuan diharduten enpresak” izan zen; kasu honetan hizlariak hurrengo hauek izan ziren: Laura Vidal, CESPAko I+Gko saileko ordezkaria, hondakinen ustiapen energetikoaren alorreko proiektu eta ekimenak aurkeztu zituela; Daniel Molina, Jundiz-ko birziklapen plantako Zerbitzuburua, ontzien birziklapenari buruz hitz egin zuela; Miguel Gómez, Garbikereko Zuzendari Teknikoa, hiri-hondakinen tratamenduaren eraginkortasun osoa lortzeko bidea ezagutzera eman zuela; eta Oscar Acedo, Ecovidrioko zonaldeko kudeatzailea, beirak bizitza anitz izan dezakeela azaldu zuela.
Azkenik, uztailaren 7ko jardunaldiari dagokionez, lehenengo hitzaldia José Mari García Barcinak, Bilbao Bizkaiko Ur Patzuergoko Garapen Jasangarri saileko Zuzendaritzaordearen teknikariak, eman zuen, itsasadarreko berreskurapena ardatz izanik. Horren ondoren, Antonio Gonzálezek, Madrilgo Foru Nuklearraren aldeko Ikerketa Zuzendariak, energia nuklearraren aldeko arrazoiak jakinarazi zituen, egungo egoera eta etorkizuneko aurreikuspenak alderatuz. Ikastaroa ixteko energia berriztagarria eta nuklearraren inguruko eztabaida antolatu zen, mahai inguru horretan honako adituek parte hartu zuten: Javier Marquések, EVEko Baliabide Energetikoko zuzendariak; José Cambrak, Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiro ataleko katedradunak; eta lehen aipatutako Antonio Gonzalezek. Mahai inguruko moderatzailea Agurtzane Bilbao izan zen. |