Ingurugiroari
buruzko XI. Udako Ikastaroa eta
VIII. Ingurugiro Lantegia uztaileko
6, 7 eta 8an ospatu ziren, Bizkaiko
Batzar Nagusietan, Bilboko egoitzan.
Ikastaroaren irekialdian entitate
laguntzaileen ordezkariak parte-hartu
zuten: German Alonsok, Eusko Jaurlaritzako
Biodibertsitate eta Ingurugiro
Partehartzearen zuzendariak; Estibaliz
Sanzek, Bilboko Udaleko Ingurugiro
eta Hirigintza Saileko kontseilariak;
eta Angel Eliasek, Leioako Lan
Harremanetako Eskolako zuzendariak.
Lehenengo eta behin, Alonsok ikastaroa
ireki zuen bere hitzaldiarekin,
non Euskadiko biodibertsitatearen
arrakastaren inguruan mintzatu
zen. Ondoren, Sanzek Bilboko Aldaketa
Klimatikoaren Bulegoko aurkezpena
aurrera eraman zuen.
EAEn
aurrera eraman behar diren erronkak
biodibertsitatearen iraunarazpenaren
inguruko mahai-inguruak lehenengo
jardunaldia itxi zuen. Parte-hartzaileak
izan ziren: Anaut Frantz Peterson,
Gaia erakundeko ordezkaria Euskadin;
Amador Prieto, Urdaibai Fundazioko
ordezkaria; eta Jose Mari Garcia,
BBUPko, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko,
Garapen Sostengagarriko zuzendaritzaordetzako
teknikaria.
Bigarren
egunari dagokionez, gaia zentrala
'enpresen parte-hartzea ingurugiroaren
zaintzan' izan zen; kasu honetan
hizlariak hurrengo hauek izan
ziren: Oscar Acedo, ECOVIDRIOko
zonaldeko kudeatzailea; Elisabet
Gonzalez, CESPA I+Gko Teknikaria,
Bartzelona; eta Eladio Orive,
FCC Bizkaiko egoitzako zuzendaria.
Azkenik,
uztailaren 8ko jardunaldiari dagokionez,
lehenengo hitzaldia Marco Bianchik,
Bakeazeko ersoketa publiko sostengagarriko
saileko arduradunak, eman zuen.
Horren ondoren, Enrique Urrutiak,
Ur Agentziako Instituzio Harremanetako
eta Berrikuntzako zuzendariak,
bere enpresaren zeregina eta helburu
nagusia ezagutzera eman zuen.
Bestalde, ura edangarriaren erabileraren
nondik-norakoak Ramon Cortinak,
Bilbao Bizkaiko Ur Patzuergoko
Proiektuen eta Saneamendu-lanen
zuzendariordeak, aurkeztu zituen.
Azkenik, Garbikereko zuzendari
teknikoa Miguel Gomezek gune garbien,
zabortegien eta sostengagarritasunaren
inguruan mintzatu zen.
|