LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
IMAJINA EZAZU EUROPA

Marraztu eta idatzi Europa Batasuna

"Imajina ezazu Europa" I. Idazketa eta Marrazketa lehiaketaren sari-banaketa Gasteizeko Boulevard merkataritza-zentroan egin zen 2010eko urtarrilaren 23an, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia Europa Epsilon elkarteak antolatu zuen, eta Leizaola Fundazioak ere sari-banaketan parte hartu zuen, beste entitate eta enpresa batzuekin batera. Emanaldia Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu zuen, eta emandako lehenengo saria 500 eurokoa izan zen, idazlan gehien bidali dituen ikastola edo ikastetxearentzat. Zenbait zentrotako umeek egindako ahaleginaren truke, Erakundeak erabaki du saria San Viator Ikastetxeari ematea. Ikastolaren izenean, Daniel Fernández ikastetxearen zuzendariak jaso zuen saria.

Neska eta mutil irabazleei dagokienez, hirugarren postuan geratu zirenen kasuan, saria Abac paper-dendako produktu sorta bat izan zen; zehazki, kategoria bakoitzeko garaileak (marrazketa eta idazketa, bai euskaraz baita gaztelaniaz ere) honako hauek izan ziren: Cristián Andrés Berrio, Andrea Palacios Jiménez eta Leire Yáñez Jiménez.

Beste alde batetik, lehenengo saria irabazteko pauso batera geratu zirenek, hau da, bigarren saria lortu zuten neska eta mutilak, hurrengoak izan ziren: Janire Gredilla Pérez, Iker Arrasate Pérez eta Mikel Ogueta Fernández. Kasu honetan, saria kate musikal paregabea izan zen, mp3 eta beste hainbat funtzio eta ezaugarrirekin.

Azkenik, lehenengo sariak honakoek banatu zituzten: Patxi Zubiaurrek, Europa Epsilon elkarteko presidenteak; Patricia Sanzek, Boulevard merkataritza-zentroko Marketin arduradunak, eta Ainara Pepiónek, Ábaco Zinemaren arduradunak. Zehatz-mehatz, Bruselasera bidaia irabazi zutenak (nagusi batekin joateko obligazioarekin) hauek izan ziren: Aitor Zabaleta, Alazne Gómez eta Sara Palacios.

Irabazleak

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra