LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
'BERDINTASUNA' IX IDAZKUNTZA LEHIAKETA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Berdintasunari buruzko IX. Idazkuntza Lehiaketaren sari banaketa Leioako Artea merkataritza-parkean egin zen 2012ko urtarrilaren 13an. Ekitaldian, publikoaren artean, umeak eta nagusiak zeuden, eta arratsaldea atseginago egiteko, Martina pailazoak txundituta utzi zituen ikusleak bere magia eta umorearekin.

Lehenik eta behin, Leizaola Fundazioak sari berezia ematea erabaki zuen, 400 eurokoa, idazlan gehien bidali dituen ikastola edo ikastetxearentzat. Zentro desberdinetako umeek egindako ahaleginaren truke, Fundazioak erabaki du saria Bihotz Gaztea ikastetxeari ematea. Ikastolako ordezkari gisa, zentroko berdintasuna egitasmoaren kudeatzailea den Marije Serradak jaso zuen saria; hortaz, Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko presidenteak, ikastola irabazlearen izena ezagutzera eman zuen.

Saritutako idazlanei dagokienez, lehenengo eta behin hirugarren postuan geratutako parte-hartzaileek jaso zuten saria. Hori dela eta, euskarazko modalitatean, María Garaizarrek, Mertzede Ikastetxearen bigarren zikloko irakasleak, Miriam Nitari, eskola bereko ikasleari, saria eman zion. Bestalde, gaztelaniazko ereduan, Cristian González izan zen saritua, Berrio Otxoa Ikastetxeko ikaslea; kasu honetan, oparia Artea merkataritza-zentroko zuzendari Raquel Conejoren eskutik jaso zuen. Hirugarren postuan geratutako bi parte hartzaileek DVD erreproduktore bana irabazi zuten.

Beste alde batetik, bigarren saria lortu zuten umeek musika ekipo zoragarria eraman zuten etxera. Euskarazko modalitatean, saria Jose Antonia Dorronsorok eman zuen. Leizaola Fundazioko lehendakariak Claudia Parteneri, Mertzede Ikastetxeko ikasleari, eman zion saria. Gaztelaniazko ereduaren kasuan, aldiz, saria Jaione Gorostiagak irabazi zuen, Nuestra Señora de Begoña Ikastetxeko ikasleak; Jaioneri saria Martina pailazoak eman zion.

Azkenik, lehenengo saria, euskarazko modalitatean, Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustapenerako zuzendariak, entregatu zuen. Kasu honetan, saria bi pertsonentzako asteburu bateko bidaia Madrilgo Warner Parkera izan zen, euskara ereduan garailea Ander Ortega izan zen, Dolores Ibarruri Ikastetxekoa, Gallartako ikastola. Aitzitik, Xabier Legarretak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendari Nagusiak, gaztelaniazko ereduan, Iñigo Aguiriano ikasleari eman zion lehenengo saria, Indautxuko Jesuitak Ikastetxekoa.

 

Sariak

Sari Berezia - Bihotz Gaztea Ikastetxea
 

1. Saria - euskara - Ander Ortega

Idazkuntza ikusi pdf



1. Saria - Gaztelania - Iñigo Aguiriano

Idazkuntza ikusi pdf


2. Saria - Euskara - Claudia Partene

Idazkuntza ikusi pdf


2. Saria - Gaztelania - Jaione Gorostiaga

Idazkuntza ikusi pdf


3. Saria - Euskara - Miriam Nita

Idazkuntza ikusi pdf


3. Saria - Gaztelania - Cristian González


Idazkuntza ikusi pdf
 
 

 

 
 

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra