|
| |
| GIZARTE BAZTERKERIARI BURUZKO VI. JARDUNALDIAK |
|
Jardunaldien irekiera abenduaren 9an izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta honakoek parte hartu zuten: Pedro Sanchez Amadok, Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze zuzendariak, eta Angel Eliasek, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendariak.
Ondoren, Boluntako zuzendariak, Natxo Arnaizek, boluntarioaren zereginaren inguruan hitz egin zuen. Gero, Loli Velasco, Zubietxeko egitasmoen zuzendaria, erauzteak eta kultur arrotzetan murgiltzeak sortzen dituzten bazterkerietan zentratu zen, Ulisesen sindromea ikertuz, besteak beste. |
 |
Beste alde batetik, Inmaculada Mujika, Aldarteko zuzendaria, nortasun sexualaren ondorioz gizartean sortzen den bazterkeriaren inguruan mintzatu zen, bere hitzaldia pertsona transexualetan oinarrituz. Lehenengo jardunaldiari amaiera emateko, Iñaki Garcia Maza psikologo eta Proyecto Hombre-Gizakiako terapeutak drogazaleen inguruan hitz egin zuen.
Abenduaren 10ean egindako jardunaldiari dagokionez, gaia etorkinen eremuko bazterkeriaren ikerketaren ingurukoa izan zen, talde honetako beharrei erantzun egokia emateko esku-hartzean oinarrituz.
Lehenik eta behin, Itziar Barrenkuak, Arartekoaren Etorkinen Arloko koordinatzaileak, bere hitzaldian etorkinen egungo egoerari buruz hitz egin zuen, batez ere, Euskadiko datuak aztertuz eta gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak izendatuz. Azkenik, Goiztiri Erakundeko bi kidek Gizarte Bazterkeriari buruzko VI. Jardunaldiak itxi zituzten. Santos Carreto, Goiztiriko Immigrazio Egitasmoko hezitzailea, izan zen lehena hitzaldia egiten, eta etorkinen gizarteratzean lagungarriak izan diren praktika egokien aurkezpena egin zuen. Bestetik, Amaia Gómez, Goiztiriko Immigrazio Saileko koordinatzailea, hezitzailearen profilean zentratu zen, beste ezaugarri batzuen artean.
|
| |
|
|
GIZA BAZTERKERIARI BURUZKO VI. JARDUNALDIAK |
| Noiz: |
2009ko Abenduak 9 eta 10. |
| Non: |
Bizkaiko
Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga,
6. BILBO. |
 |
| Ordutegia: |
16:30
eta 20:30 bitartean. |
| |
|
| Sarrera: |
Doan.
Aurretiko izenematea beharrezkoa
da. Sarrera
aurretik izena emana duten pertsonei
bakarrik baimenduko zaie. |
| Kredituak: |
Kreditu
baliagarri bat eskura dezakezu,
beti ere ikastetxe bakoitzeko
baliagarritasun komisioaren arabera.
|
| Mugikortasuna: |
Mugikortasun
arazoak dituztenentzat tokia gordeta
dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure
kasua bada (94 421 30 31 telefonoa,
goizeko 9etatik eguerdiko 14era
bitartean eta arratsaldez, 16etatik
18ra bitartean). |
| |
|
|
Egitaraua kontsultatzeko |
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|