LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
GARRAIOBIDEEI BURUZKO X. JARDUNALDIAK
Garraiobidea
Euskadiko hiri-higikortasuna

Jardunaldiak Agustín Presmanes eta Asier Abaunzaren aurkezpenarekin ireki ziren, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) zuzendari nagusia eta Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio Saileko zinegotzia, hurrenez hurren. Jardunaldiak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan ziren, apirilaren 28an.

Agustín Presmanes ETSko zuzendari nagusiak, hitzaldiari hasiera emanda, hauxe hartu zuen bere diskurtsoaren ardatz nagusitzat: trenbidearen berpizkundea Bizkaian. Presmanesek Metro Bilbao, Euskotren eta Tranbiaren etorkizuneko trenbideen inguruan hitz egin zuen; era berean, zenbait proiekturen gaineko txostenak erakutsi zituen, Leioako metro geltokitik hiriko Campuseraino iritsiko den tranbidearena, esaterako. Bide hori oso probetxugarria izan daiteke unibertsitatera egunero joan behar diren gazteentzat. Metroko irteeratik Leioako Campuseraino, printzipioz 9 geltoki egongo lirateke. Bestalde, Presmanesek ‘Durango Operazioa’ proiektuaren inguruko xehetasun gehiago eman zituen, eta etorkizun gertu batean Euskotrenen sarea modernizatuko dutela ziurtatu zuen.

Presmanesen ondoren, Luis Murguiak, RAC Vasco Navarroko zuzendariak, bere hitzaldiari eman zion hasiera. Murguiak RAC jarraitu beharreko modelo gisa aurkeztu zuen, eta, era berean, Europaren helburua errepideetako hildakoen kopurua %50 murriztea dela jakinarazi zuen. Euskadiri dagokionez, zehaztutako xedeak pixkanaka betetzen ari dira, esaterako, 2003. urtetik (115,5 pertsona hil ziren milioi biztanle bakoitzeko) errepideetako hildakoen kopurua behera doa urtero; adibidez, 2008an, aurretik emandako zifra hori 51,2ra murriztu zen. “Etikoki, gure muga edo xede bakarra errepideetan zero pertsona hiltzea izango litzateke. Baina hori, azken finean, utopia da”, adierazi zuen Murguiak.

Gerora, antolatutako mahai inguruan, Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio Saileko zinegotzi Asier Abaunzak Bilbobusaren inguruan hitz egin zuen, eta mahai horretan Metro Bilbaoko marketin zuzendari Susana Palominok ere hartu zuen parte. Biek euren zerbitzuen abantailak, kalitatea eta berrikuntza nabarmendu zuten. “Bilbobusen bidaiatzen duten pertsonen %70ek creditrans erabiltzen du. Gure zerbitzua, txartel horrekin, garraiobideen artean diru-laguntzarik handiena ematen duena da”, esan zuen Abaunzak. Zinegotziak, halaber, bi pisuko autobusak Bilbora ailegatzear daudela ziurtatu zuen.

Azkenik, Palominok Metro Bilbaoren kalitatea frogatu zuen hainbat adibiderekin, eta 14 urte dituen metroaren modernitatea eta garbitasuna gogorarazi zuen. “Guztira 650 langile gara, eta guztiok enpresaren erabakietan parte hartzen dugu”, harro argitu zuen marketin zuzendariak.

 
Noiz: 2009ko Apirilaren 28a.
Non: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. BILBO.
Ordutegia: 16:30tik eta 20:30tara bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
pdf
 
 

 

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra