Pasa den azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte “Inoiz ez gehiago indarkeria terroristarik” izena daraman erakusketa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan izan zen. Esposizioaren antolakuntza eta kudeaketa Leizaola Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzak bideratu dute.
Irekiera-ekitaldia edo inaugurazioa Zubiarte merkataritza-zentroan izan zen abenduaren 1ean, eta bertan egon ziren, besteak beste, Inés Ibáñez de Maeztu, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria; Gorka Ruiz, Giza Eskubideen eta Bake hezkuntzaren Elkarteen Foroko lehendakaria; Mónica Hernando, Unesco Etxeako ordezkaria; Mila García de la Torre, Fernando Buesa Fundazioko ordezkaria; Jose Mari Amantes, Bilboko ‘Mozkotarrak’ konpartsako bozeramailea; Blanca Uriarte, Zubiarte merkataritza-zentroko zuzendaria; eta Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Fundazioko lehendakaria.
Bestalde, ekitaldira hainbat hedabide eta kazetari berataratu ziren erakustaldi arrakastatsuaren emaitzak eta informazioa jasotzeko xedearekin. Esposizioaren erdigunea 1968. urtetik aurrera Euskadin izan diren indarkeria terroristaren biktimen papera aipatzea izanik.
“Inoiz ez gehiago indarkeria terroristarik” erakusketaren helburu nagusia biztanleengan eragin positiboa izatea, lana ikusten dutenen artean hausnarketa hedatzea hain zuzen ere. Hori dela eta, esposizioa Euskal Herriko gainontzeko lurralde historikoetan ere izango da. Zehazki, abenduaren 5etik 10era Gasteizeko Boulevard merkataritza-zentroan ikusgai egongo da, eta hilaren amaieran, berriz, Usurbilgo Urbil merkataritza-zentroan.
|