LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 

‘BERDINTASUNA’ IX. IDAZKUNTZA LEHIAKETA

Joan den urtarrilaren 13ean, Berdintasunari buruzko IX. Idazkuntza Lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Artea merkataritza-zentroan, Jesus Maria de Leizaola Fundazioak antolatuta. Lehiaketan, Bizkaiko lurralde historikoko hainbat ikastetxeetako 10 eta 14 urte arteko umeek parte hartu zuten. Hala eta guztiz ere, umeak ez ziren saritu bakarrak izan; idazlan gehien bidalitako ikastolak ere galardoa jaso zuen; kasu honetan, 400 euroko diru-laguntza eskola-materialean gastatzeko. Ekitaldia atsegina izan zedin, Martina pailazoak txundituta utzi zituen bertaratutakoak bere magiarekin

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

INOIZ EZ GEHIAGO INDARKERIA TERRORISTARIK

Joan den abenduaren 1ean “Inoiz ez gehiago indarkeria terroristarik” izeneko erakusketa inauguratu zen Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan, Leizaola Fundazioaren eskutik. Erakusketan Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzak ere parte hartu du. Esposizioaren erdigunea 1968. urtetik aurrera Euskadin izan diren indarkeria terroristaren biktimen papera aipatzea izan da.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

VI. ARGAZKI LEHIAKETA:

Gizonezkoak aitatasuna bizitzen
Joan den azaroaren 17an VI. argazki lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Europa Epsilon elkartearen eskutik, Leizaola Fundazioren laguntzarekin. Hilabete hauetan bidali diren argazki guztien gai nagusia aitatasuna izan da. Lehiakide edo parte-hartzaileek gizonezkoak aitatasuna bizitzen islatu behar izan dute beraien lanetan.
Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

BIZITZA FAMILIARRAREN ETA LANAREN ARTEKO BERDINKETARI BURUZKO WOKA

2011ko azaroaren 30ean bizitza familiarraren eta lanaren arteko berdinketari buruzko Woka ospatu zen, ekintza Leizaola Fundazioak antolatu zuen Nervión Hotelean, Bilbon. Irekiera-hitzaldian Pilar Seoanek, Jaiotze eta Adopzio Baimenen Besterenezin eta Berdintasunaren Plataformako  ordezkariak (PPiiNA), parte hartu zuen. Ekitaldian Euskadiko alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak ere parte hartu zuten.

BAKEBIDEAN
Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

EUSKADIKO I+G+bri BURUZKO IX. IKASTAROA

I+D+i

2011ko azaroaren 15 eta 16an Euskadiko I+G+bri buruzko IX. Ikastaroa ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian, non I+G arloko aditu eta profesionalak bildu ziren ikerkuntzarekin lotura duten gaiak aztertzeko. Parte hartzaileen artean IK4 eta Ingeteam enpresetako ordezkariak izan ziren.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

“COCK STORY”, EUSKADI STREAMING
2011ko LEHEN LABURMETRAIA

 

Gazte talde batek “Cock Story” deritzon laburmetraia grabatu egin du, Leizaola Fundazioak urtero antolatzen duen “Euskadi Streaming” egitasmorako. Ekintza honen bidez, euskararen erabilera Informazio eta Komunikazio Teknologietan sustatu nahi da.

Ganix Abaroa gazte bermeotarrak lan honetako protagonista da. Abaroa jada “Maitaleak” edo “Langabetuaren Egunerokoa” laburmetraietan egin du lan, eta “Maider” argazki nobelan ere parte hartzen du, hilero “Gazteon KZ” aldizkarian argitaratzen dena.

Bideo labur honek gizontasunarekin lotutako hainbat aurreiritzietaz burla egiten du, beti ere umore onarekin.


BAKE BIDEAN 2011

Joan den 2011ko azaroaren 2an, Leizaola Fundazioaren eskutik, Bake Bidean egitasmoaren VIII. edizioa ospatu zen, Leioako Kanpuseko Medikuntza fakultateko Gradu Aretoan. Lan jardunaldiaren irekiera Eusko Jaurlaritzako Hiritar Eskuharmeneko Idazkari Nagusi Andoni Unzaluren esku burutu zen, ekitaldiaren erdigunea ETAren bortxakeriaren behin betiko amaiera izanik.

BAKEBIDEAN
Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

ETXEBIZITZARI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK

Leizaola Fundazioak Etxebizitzari buruzko IX. jardunaldiak ospatu zituen joan den 2011ko urriaren 26 eta 27an Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan. Ekitaldiaren irekiera-hitzaldia Mª Paz Larrumbide Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta garraio saileko Etxebizitza sailburuordeak eman zuen.

 

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

EHUKO IKASLEAK EUROPA SAKONEAN EZAGUTZEKO AUKERA DUTE LEIZAOLA FUNDAZIOARI ESKER

2011ko uztailaren 10etik 13ra bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle talde batek Leizaola Fundazioak antolatzen duen “Gazte Topaldia” deritzon ekimenaren bigarren emanaldian parte hartu du. Topaldia Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzaren languntzari esker antolatu ahal izan da. Bidaian izan diren ikasleak Zuzenbide Fakultateko ikasleak dira, eta Fakultate berak hautatu zituen beren espediente akademikoen arabera. Bruselan Europar Batasuneko erakunde garrantzitsuenak bisiatzeaz gain, hitzaldietan eta Euskadiko Bruselako Egoitzan topaldi batean parte hartzeko aukera izan zuten. Era berean, Leizaola Fundazioak proposaturiko dinamika batean ere izan ziren, galdetegi zehatz bati erantzuna emanez. Jarduera honen helburua gazteriaren botere hartzeak sustatzea du helburu, bere partaidetza bai bizitza politikoan baita sozialan aldarrikatuz.

Bruselas

VIII. BERDINTASUNA IDAZKUNTZA LEHIAKETAKO LEHENENGO IRABAZLEA

Argazkiaren eskuinean dagoen neska VIII. Berdintasuna Idazkuntza
Lehiaketako lehenengo irabazlea da, Isabel San Cristobal. Irudian bere
laguna eta bere nebarekin agertzen da, Madrilgo Warner Parkean, Leizaola
Fundazioarekin irabazi zuen saria gozatzen.

Warner

INGURUGIROARI BURUZKO XII. UDAKO IKASTAROA.

IX. INGURUGIRO LANTEGIA

Joan den uztailaren 5, 6 eta 7an Ingurugiroari buruzko XII. Udako Ikastaroa antolatu zen Leizaola Fundazioaren eskutik. Aurtengo hizlariek Euskadiko ingurugiroaren, zainketa arduratsuaren eta energia nuklearraren inguruan hitz egin dute, besteak beste. German Alonsok, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurugiro Partehartzearen  zuzendariak, ikastaroari hasiera eman zion bere hitzaldiarekin, Andrés Vázquez-ekin batera, División Públicos Cespako zuzendaria.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

LEIZAOLA FUNDAZIOKO KONTU-IKUSKARITZA POSITIBOA

Urtero bezala Leizaola Fundazioak kontu-ikuskaritza Loyola Auditores enpresarekin egin du. Txostena ekainaren 27an ezagutzera eman zen, eta horren arabera kudeaketa ekonomikoa gardena eta aproposa izan dela bermatu egin da.

Beraz, emaitza jaso ondoren, Leizaola Fundazioak ikuskaritza gaindituta duela esan genezake, emaitza positiboa suertatu baita.

LABAYRU IKASTEGIAK LEIZAOLA FUNDAZIOA AHOLKATUKO DU

Labayru Ikastegia eta Leizaola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Fundazioan euskararen erabilera sustatzeko eta areagotzeko asmoa duena. Hitzarmenari esker, Fundazioaren langileen euskara maila aztertu egin da, baita ere barruko eta kanpoko harremanetan erabiltzen den hizkuntza ere, bereziki hornitzaileekin eta Fundazioak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen duten hizlari eta languntzaileekin ere.
Lehen ondorioen arabera, barruko erabilera bikaina omen da, baina kanporako harremanetan zailtasunak daudela nabaritu omen da, izan ere hornitzaile edota laguntzaile askok euskaraz ez dakite. Ekimena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatzen duen Lan-Hitz programarekin lotuta dago.

AZKUE FUNDAZIOAK LEIZAOLAREKIN ELKARLANEAN ARITUKO DA EUSKONBOLAN

Azkue eta Leizaola fundazioek elkarlanean arituko dira Euskonbola deritzon egitasmoaren edizio digitala sustatzeko asmoz. Euskonbola, euskarazko tonbola, Leizaola Fundazioak abian ipinitako ekintza da, bai Bilbon baita Andoainen ere arrakasta handia lortu duelarik. Lankidetza honi esker, Euskonbola ingurune digitalean bultzatu ahal izango da, tonbola digitala, fan-page delakoa eta bestelako zerbitzuak sortuz, beti ere Facebookeko gizarte sarea oinarritzat harturik. Zerbitzu berri hauek uda ostean edo, gehienez, urte amaitu baino lehen abian egon daitezke.


BILBOKO GAIAK: BISITAK HIRIKO HISTORIADUN DENDETARA

Ekainaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko denda historikoen Bisita Gidatuak egin ziren hirugarren urtez. Ekimenaren helburua hiriko saltoki eta denda zaharrenak ezagutzea zen, komertzio bakoitzaren ezaugarriak, historia eta anekdotak ezagutuz. Bilboko Gaiak ekintzaren antolatzailea behin gehiagotan Leizaola Fundazioa izan da.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

TURISMOA BIZKAIAN X. JARDUNALDIAK

2011ko maiatzaren 3 eta 4an Turismoa Bizkaian X. Jardunaldiak ospatu ziren Euskalduna Jauregian, non turismoko sektorearekin harremana duten profesional desberdinek parte-hartu zuten, besteak beste, Bilboko turismo eskaintzaren indargune eta ahulezien edo bisitariak erakartzeko estrategien inguruan eztabaidatu zuten. Era berean, maiatzak 5 Expovacaciones Azokara bisitaldia ere aurrera eraman zen, BEC!en.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

EUSKONBOLA

Andoain


Euskonbola Andoainera
iristen da

Maiatzaren 1ean Euskonbola Andoainen ireki genuen, bertan sari eta opari gehiago banatu genituen, helburua behin gehiagotan euskara eta bere erabilera sustatzea izanik, batez ere gazteen artean.
Ekintza herriko Zumea Plazan gauzatu zen, non bestelako ekimenak ere burutu ziren, Andoaingo jaiak baitziren.
Kasu honetan, aurrekoan bezala, Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan ospatu zenean, euskal tonbolan parte-hartzea doan izan zen. Hain zuzen, txartel batean maitasun esaldia edo hitz ederrak idaztearen truke opari zoragarriak irabazteko aukera zegoen, esaterako, MP3, MP4, bidaiak, hoteletan egonaldiak, ordenagailuak, pen-driveak...
Saririk hoberenak Ikerrek eta Iratxek eraman zituzten, DVD erreproduzitzailea eta musika ekipoa, hurrenez hurren. Dena den, beste askok ere oparia etxera eraman zuten.

Emaitza positiboa eta arrakastatsua izan zen, 600 pertsona inguruk parte hartu baitzuten.. Hona hemen jasotako esaldi esanguratsu batzuk:

- Eguzkiaren izpiek zure bihotzera hurbiltzen naute
- Zure irribarrearen distirak itsutu nau
- Zu ilargia bazina gauari itxarongo nioke
- Aingeru bat etorri eta urrezko mantu bat botako balizu ere ez zinake orain baino ederrago izango

Gazteek idatzitako maitasun esaldi goraipagarrienak irakur ditzakezu Euskonbolaren blogan:

 

 

Iker
Ikerrek DVD erreproduzitzaile zoragarria irabazi zuen

Iratxe
Iratxek musika ekipo paregabea
eraman zuen etxera


BIZITZA OSASUNTSUA SUSTATZEKO
IPUIN-KONTALARIAK

Joan den apirilaren 28 eta 29an Leizaola Fundazioak haurrei bideratutako ekintza antolatu zuen Eroskiko merkataritza-zentro desberdinetan. Egun bietan ipuin-kontalariak bertan izan ziren, bai Terrassako Sant Jordi merkatalgunean, baita Santanderreko ValleReal zentroan ere. Ipuinen ardatza elikagaia eta janari osasuntsua izan zen, 'Ideia Osasuntsua' markoaren barruan antolatutako ekintza baitzen. Kanpaina hori Eroski Taldeak bultzatu du Leizaola Fundazioaren laguntzarekin. Fundazioak parte hartu du egitasmoarekin lotura duten ekintza eta ekimen desberdinetan, Terrassan eta Santanderren egon ziren ipuin-kontalarien aktibitatea, esaterako.

XXI. MENDEKO EUSKADIREN GARRAIO
ETA KOMUNIKAZIOEN INGURUKO XII. JARDUNALDIAK

Apirilaren 4 eta 5ean Garraioen inguruko XII. Jardunaldiak ospatu ziren Leizaola Fundazioaren eskutik. Bertan, arloan esperientzia duten teknikari eta adituek parte-hartu zuten, esaterako: Asier Abaunzak, Bilbo Udaleko Garraio eta Zirkulazio saileko zinegotzi ordezkari laguntzaileak; Susana Palominok, Metro Bilbao, S.Ako Marketing zuzendariak; edo Kerman Osorok, Metro Bilbao, CIE Automotiveko Negozio Garapeneko zuzendariak.

Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

EUSKONBOLA

Martxoaren 25 eta 26an Euskonbolak ireki zituen ateak, lehenengo edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan ospatu zen, helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea izanik.
Euskarazko tonbola da. Baina tonbola honetan jokatzeko ez da dirurik onartzen: txartelak “erosteko” kartulina batetan maitasun esaldiak eta hitz ederrak idatzi beharko dira.
Euskonbolan hainbat opari eskaini ziren: MP3, MP4, bidaiak, hoteletan egonaldiak, ordenagailuak, pen-driveak... Emaitza positiboa eta arrakastatsua izan zen. Hona hemen jasotako esaldi esanguratsu batzuk:

- Zeruan izarrak, loreak lurrean eta zu nire begien aurrean.

- Zu zara nire sua piztuta mantentzen duen bakarra.

- Ametsetan ezagutu zintudan eta berebiziko maitea zinen.

- Ni zurea eta zu nirea betirako.

Zubiarten gazteek idatzitako maitasun esaldi goraipagarrienak irakur ditzakezu Euskonbolaren blogan:


XV EUSKAL ASTEA

Martxoaren 21etik 26ra bitartean Leizaola Fundazioak XV. Euskal Astea antolatu du bi zatitan banatuta. Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Liburutegian mintegia edo alde teorikoa gauzatu zen, non euskal kulturarekin lotura zuzena duten profesionalek parte hartu zuten. Bestalde, Zubiarte merkataritza-zentroan Euskonbola ekimena antolatu zen, non gazteek euskarazko maitasun esaldien truke sari paregabeak irabazi zuten.
Informazio zabalago jasotzeko, klikatu hemen

 

 
 

 
Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra