LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
XIII. EUSKAL ASTEA

Otsailaren 23, 24 eta 25ean XIII. Euskal Astea antolatu du Leizaola Elkargoak. Herri kirolak, txistulariak eta kaleko antzerkia bezalako kultura-ekitaldiek Leioako Unibertsitateko campusa alaitu egin dute. Arratsaldeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan zenbait hitzaldi eskaini dira. Jon Urrutia, IVAPeko Zuzendaria, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea izan ziren ohorezko aurreskuan.

Euskal Astea

Sailburuordearen eskutik etorri zen, hain zuzen ere, hitzaldien irekiera. Bildutako gazte kopurua ikusita, haren "poza" adierazi zuen, "euskararekiko erakusten duten interesa dela-eta". "Euskara 21: itun berritu baterantz" ikerketa azaldu zuen bere mintzaldian Baztarrikak. "Eztabaida zabal" baten ondorioz bildutako ondorioak jasotzen ditu txosten honek. "Gora doan hizkuntza" definitu zuen euskara Sailburuordeak, azken urteetako euskal hiztunen kopuruak gora egin duelako. Ituna osatzen duten 14 ildoak zehaztu zituen Baztarrikak. Ikuspegi guztiak barneratzeko "adostasunik handienaren" aldeko apustua egin zuen. Era berean, euskararen "despolitizazioaren" alde agertu zen eta "malgutasuna eta euskararekiko aldekotasuna" eskatu zien eragile sozial desberdinei.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinaziorako Zuzendaria den Erramun Osak eman zuen hurrengo hitzaldia. Euskara indarberritzeko asmoz, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Iparraldeko agintaritzekin Euskal Sailburuordeak burutzen dituen lanak azaldu zituen Osak. Euskararen berreskurapena Iparralden izan zen hurrengo mahai-inguruko gaia. Bertan, euskararen irakaspenarekin erlazionatutako Ipar Euskal Herriko adituek parte hartu zuten, hala nola, Erramun Baxo, Euskaltzaindiako Sustapenerako Batzordeko kidea, Paxkal Indo, Seaskako Presidentea eta Jean-Pierre Etcheverri, Ikas-Biren Buruordea.

Bigarren jardunaldian bakea izan zen eztabaida-gaia. Paul Riosek, Lokarriko Koordinatzailea, solasaldia burutu zuen publikoaren partehartzea pizteko asmoz. Eusko Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoen kideak ondoren antolatutako mahai-ingurura gobidatuak izan ziren, non bakea lortzearren jorratu beharko liratekeen bideak planteatu zituen gonbidatu bakoitzak.

Xabier Azanza, Euskarabidearen Zuzendaria eta Joseba Erkizia, HABEko Zuzendaria bildu zituen azken eguneko mahai-inguruak. Nafarroako Foru Erkidegoan euskara irakasteko erabilitako metodoak azaldu zituzten bi partehartzaileek, XIII. Euskal Asteari amaiera emanez.

Noiz: 2009ko Otsailaren 23, 24 eta 25.
Non: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. BILBO.

Ordutegia: 17:00tik eta 20:30tara bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Bi kreditu baliagarriak eskura ditzazkezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
pdf
Programa ikusi .PDF formatoan  
 

 

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra