LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
Creativity
 
Woka
 
 
 
 
EMAKUME EKINTZAILEEI ETA BIZITZA FAMILIARRAREN ETA LANAREN ARTEKO UZTARKETARI BURUZKO JARDUNALDIAK
Helburua: emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Azaroaren 25ean Leizaola Jardunaldia antolatu zen Lan Ekintza-Bilbaoko egoitzan, 'Lanari ekiteko eztabaidak' izenburupean, non ardatza emakume ekintzaileak izan ziren. Leizaola Fundazioak Lan Ekintza-Bilbaorekin batera egin izan ditu jardunaldi hauek behin baino gehiagotan, eta, bertan, Lan Ekintzaren laguntza izan duten emakume enpresariek hartu izan dute parte. Kasu honetan, protagonistak bi enpresaren ordezkariak izan ziren, eta euren esperientzia kontatzeko aukera izan zuten. Lehenengo eta behin, Ruth Ochoa eta Amaia Maguregui, Linda Lumiereko sortzaileak, aritu ziren; euren enpresak argazki zerbitzua eskaintzen du ezkontza eta gertakari berezietan. Gero, Cristina Batalerra, Lidera Eventos-eko ordezkaria, bere enpresaren inguruan mintzatu zen; enpresa hori egun edo data berezien diseinuaz, kudeaketaz eta antolaketaz arduratzen da.

Amaitzeko, jardunaldira bertaratutakoek tailer berritzaile batean hartu zuten parte, beraien iritzi eta ideiak metodologia dinamiko baten bitartez islatuz.

Bestalde, bizitza familiarraren eta lanaren arteko uztarketari buruzko VI. jardunaldiari dagokionez, profesional hauek aritu ziren bertan: Maria Silvestre (Emakunderen zuzendaria), Loli Garcia (Eusko Jaurlaritzako Politika Familiar eta Komunitarioko Zuzendaritzaren zuzendaria), Josu Bergara (Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun eta Hiritarren Eskubideen zuzendari orokorra), eta Angel Elias (Leioako EHUko Lan-Harremanetako Eskolako zuzendaria).

Ekitaldian, hitzaldi eta mahai-inguru bana egin ziren, eta, bertan, Familia Legeari edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna bilatzen duten entitate eta instituzioen lanari buruz hitz egin zuten. Hauek izan ziren mahai-inguruan parte hartu zutenak: Sabino Acha, Emazteki Elkarteko presidentea; Magdalena Mugika, Mujer SXXI Elkarteko presidentea; Ignacio Toro, AFAVIko presidentea; eta Iñaki Kasares, Gizon Ekimena erakundeko presidentea.

   
AITATASUNARI BURUZKO VI. JARDUNALDIAK
Noiz: 2009ko Azaroak 30.
Non: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. BILBO.
Ordutegia: 17:00etatik 20:30etara.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu erdia baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
EMAKUME EKINTZAILEEI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK
Noiz: 2009ko Azaroak 25.
Non: Lan Ekintza. Uribitarte, 6. BILBO. lupa
Ordutegia: 15:30etatik 18:30etara.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu erdia baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
   
 
 

 

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
Sarean elkarlanean
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra