LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
EKINTZAILEEN XII. JARDUNALDIAK
ENPLEGUARI ETA EKINTZARI ATEAK ZABALIK

Aurten ere Lan Ekintza-Blbaok ekintzaileen inguruko jardunaldia antolatu dute Jesus Maria de Leizaola Fundazioaren laguntzarekin. Ekitaldia Uribitarte Pasealeku 3 kalean aurrera eraman zen, non Lan Ekintzako egoitza aurkitzen den, eta 2010eko maiatzaren 3an 15:30tan hasiera izan zuen.

Lehenik eta behin, Leizaola Fundazioko presidentea Jose Antonio Dorronsorok eta Lan Ekintza-Bilbaoko ordezkaria Carolina Gutierrezek bertaratutakoei ongietorria eman zieten.

Baina jardunaldiari hasiera emateko, Igor Arrienek, Lan Ekintzako beste ordezkariak, zentroak enpleguaren inguruan hartzen duen paperari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Ildo berari jarrituz, Arrienek Aukera Profesionalekin lotura duten hainbat zerbitzu izendatu zituen.

Gerora, Aitor Aldaiturriagak, Lan Ekintza-Bilbaoko teknikariak, Enpresa Sustapen saileko nondik-norakoak azaldu zituen. Esaterako, Adaiturriaga lehenengo hastapenen, prozesuaren edo garapenaren inguruan mintzatu zen, besteak beste.

Hortaz, hitzaldi teorikoak bukatu ostean, ikasleek Lan Ekintzako eraikinaren azpiegiturak eta sailak ezagutzeko aukera izan zuten, haien artean Enplegu Zentroa eta Enpresa-Proiektuen Tailerra. Bertan bertaratutakoei azaldu zitzaien zentro bakoitzeko helburua eta erabilera.

Amaitzeko, Lan Ekintzarekin lotura izan duten bi pertsonak euren esperientzia propioak aurkeztu zuten. Alde batetik, Sandra Gonzalez, Lan Ekintza-Bilbaoren laguntzari esker enpresa batean praktikak egiten hasi zela; eta bestetik, Borja Diez, berak sortutako enpresaren deskribapena eta izandako bizipenak aurkeztu zituela, hain zuzen ere Argi On izeneko enpresarena.


HITZALDIA - Sandra González
Lan Ekintza-Bilbaoren laguntzari esker enpresa batean praktikak egin ditu

 

HITZALDIA - Borja Díez
Berak sortutako enpresaren deskribapena eta izandako bizipenen aurkezpena
 
Noiz: 2010eko Maiatzaren 3a.
Non: Lan Ekintza. Uribitarte, 6. BILBO.
Ordutegia: 16:30 eta 20:30 bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
 
   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra