Gerora, enpresa bat sortu zuten bi pertsonak haien esperientziaren inguruan hitzegin zuten. Lan Ekintza-Bilbaoren laguntzarekin aurrera eraman zuten haien ideia, eta kasu batzutan haien ametsa ere. Ekintzaile hauek euren negozio, etorkizun planak edo berezko enpresa sortzearen ideiaren mamia nondik zetorren komentatu zuten ikasleekin. Buruzagirik ez izatearen ideia oso erakargarria izan zen bertan zeuden gazteentzat, baina hilariek erantzukizun asko dakarrela gogorarazi zieten. Ekintzaileen artean tatuatzaile eta eskultore bat aurkitzen ziren, biek proiektu berriekin martxan eta egungo egoera ekonomikoa euren enpresak ez ukitzearen itxaropenarekin.
Ekintzaileen bizipenak entzun ondoren, hitzaldian parte hartu zuten entzuleek hainbat galdera egin zituzten. Hizlariek gela utzi bezain laster beste ekintza bati hasiera eman zuten, kasu honetan World Café izenekoa. Ikasleek 4 edo 5 pertsonetako taldetan banatu ziren eta proiektu berri hau aurrera eraman baino lehen, Lan Ekintzako antolatzaileek World Cafearen nondik-norakoak azaldu zituzten. Bilera edo proiektua aurrera eramateko beharrezkoa da jan edo edateko zerbait mahai inguruetan izatea, kasu honetan kafea, zukuak eta pastak ez ziren falta. Ekintza honen ardatza edo gai nagusia ekintzailearen mundua izan zen.
Jardunaldiaren amaieran, World Cafearen metodologiak dioen bezala, talde edo mahai bakoitzak gaiari buruzko ondorioak atera zituzten. Ekintzailea izatearen abantailen artean gehien errepikatu ziren erantzunak honako hauek izan ziren: buruzagirik ez izatea, gustatzen zaizuna egitea eta askatasuna izatea. Aldiz, berezko enpresa izatearen oztopoak izendatzerakoan hauek izan ziren gehien entzun ziren ondorioak: porrot egitearen beldurra, diru falta edo leihakortasuna, beste batzuen artean. |