Jesus
Maria Leizaola Sanchez Donostiako
Getaria kalean jaio zen, 1896ko
Irailaren 7an , Jose Zacarias
Leizaola eta Candida Sanchez
bere gurasoak zirelarik. Zazpi
anai-arreba izanik, Jesus Maria
hirugarrena izan zen.
Bere haurtzaroan, eta bere amonaren
ahotik Guda Karlisten berri
izan zuen, eta bere senideek
zuten liburudendari esker, Sabino
Arana eta lehen euskal talde
abertzaleen inguruan zeuden
jendearekin kontaktuan jarri
zen.
Lehen hezkuntza eta batxilergoa
nota bikainekin pasa ondoren,
Valladolideko Zuzenbide Fakultatean
sartu zen , inolako arazorik
zuzebide ikasketak bukatu zituelarik.
1915ean Gipuzkoako Foru Aldundian
hasi zen lanean abokatu eta
han Gipuzkoako gizartean gero
eta indar handiagoa zuten euskal
abertzaleekin zituen kontaktuak
areagotu ziren.
1919an Bilbora joan zen Bilbaoko
Udaletxeko Ogasun Saileko buru.
Hemen ere abertzaleekin zituen
kontaktuak indartu ziren eta
hori zela eta urte horretan
bertan Comunion Nacionalista
Vascako bazkide egin zen (gaur
egungo Eusko Alderdi Jeltzailearen
garaiko izena). Bertan, lan
handia egin zuen artikuloak
idatziaz, ekitaldi publikoetan
parte hartuz, hitzaldietan...
1922ko Irailaren 16an Gernikan
Euskal Unibertsitatearen aldeko
manidestaldi baten buru dugu
Leizaola. Ez zen ez nola nahiko
manifestaldia, bertan Leizaola
eta bere kideek, bertan burutzen
ari ziren III. Euskal Ikasketen
Jardunaldien amaierarako gerturako
Alfonso XIII erregearen aurrean
bere erreibindikazioak azaltzea
lortu baizuten. Leizaola atxilotu
egin zuten Euzkadi aldizkariako
zuzendariarekin batera. Hurrengo
egunean, Goardia Zibilak bilurtuta
eraman zuen oinez Gernikatik
Amorebietaraino, non aske utzi
zuten.
1923an Bilbaoko Udaletxeko Idazkariorde
izendatu zuten eta hurrengo
urtean, Administrazio Lokalerako
idazkarien oposaketak gainditu
zituen. Urte berean, hots, 1924an
Maria del Coro Loidi Zulaikarekin
ezkondu zen Donostian. 1925an,
Bilbaoko Udaletxean zuen postua
utzi behar izan zuen epai judizial
baten ondorioz Credito de la
Union Mineraren porrot ekonomikoaren
zuzendari izendatu zutelako.
Bere lan zuzena zela eta beste
sei urtez mantendu izan ahal
zuen postua.
Bitartean aktiboki jarraitu
zuen euskal bizitza politikoan,
artikuloak argitaratuz, eta
CNV eta EAJ alderdiak batzeko
gestioak burutuz.
1931eko apirilaren 12an, Espainiar
II. Errepublika sortu eta ordu
gutxitara, Jose Antonio Agirre,
Ramon Azkue eta Juan Antonio
Kareagarekin batera autonomia
eta euskal errepublikaren aldeko
mugimendua sortu zuen . Hau
izango litzateke bere lehen
ekintza politikoa.
1931ko Uztailaren 28an Gipuzkoako
herrialdetik diputatu hautatu
zuten eta 1931ko Konstituzioaren
erredakzioan parte hartu zuen.
Bitartean artikuloak argitaratzen
eta hitzaldiak ematen jarraitu
zuen. Hauetan euskal autonomiaren
alde euskal alkate eta zinegotziek
egindako lana goraipatzen zuen.
1932ko urtarrilan hiru errepublikar
hilik suertatu ziren Bilbaoko
kaleetan eta Santurtziko eliza
bat erre zuten. Leizaolak abertzaleek
ez dutela inolako zerikusirik
ekintza hauetan adierazi zuen,
eta ezkertiarrek abertzaleen
kontra egindako erasoak ere
salatu zituen. Era berean, alderdi
guztien batasuna eskatu zuen
bakea lortu ahal izateko.
Urte bereko irailaren 15ean
Gipuzkoako Foru Aldundiko balkoi
nagusian ikurriña jarri
zuen errepublikako bandera ondoan.
Zenbait egun beranduago Euzkadi
Buru Batzarrak, Agirre eta Basterrechearekin
batera Estatuto berriaren proiektuaren
buru izendatu zuen.
1933ko martxoan, euskara euskaldun
guztion hizkuntza bezala erreinbindikatu
zuen, eta ez soilik abertzaleena.
Urte berean Gorteak desegin
ziren eta hauteskundeak zirela
eta hainbat ekitaldi politiko
burutu ziren. Berriz ere diputatu
hautatua da. Udan Foru Aldundiko
idazkiritzareko oposaketak gainditu
zituen. Gorteetan euskal autonomia
aurrera ateratzeko jartzen zituzten
traba guztiak ikusita, etsituta
Donostiara bueltatu zen aipatu
kargua betetzera.
1936an Leizaola Madrilen da
Estatutoaren proiektua lantzen
eta bertan Calvo Soteloren hileta
ospakizunetara joaten da, Nazionalen
burua. Uztailaren 18ko estatu
kolpea bera Donostian dagoelarik
gertatu zen. Garai horretan
Leizaolak Errepublika defendatzea
erabaki zuen. Gipuzkoako defentsarako
Batzordean hartzen du parte
eta Donostian bakea mantentzea
saiatzen zen, baina emaitzarik
gabe. 1936ko irailaren 12an
Donostia utzi beharrean aurkitu
zen. Berrogei urte pasako dira
berriz bueltatu ahal izan baino
lehen.
Agirreren lehen Euskal Gobernukoi
Justizia eta Kultura sailburua
izan zen, Agirreren konfidantzazko
gizona izateaz gain. Beste Sailetako
lana koordinatzeaz gain Leizaola
Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoaren
arduraduna izan zen. Era berean
Agirre Lehendakaria ordezkatzen
zuen hainbat ekitaldietan.
Behin eta berriro euskararen
eta hezkuntzaren garrantzia
azpimarratzen zuen euskara eta
gure gizartearen iraunbizitzarako
oinarri bezala. Kultura sailburu
izanik Euskal Hezkuntza sistema
antolatu zuen bere maila guztietan.
Horrela bere ametsetako bat
betetzeko aukera izan zuen lehen
Euskal Unibertsitate Publikoa
sortuz, Medikuntzako Fakultatearen
sorrerarekin Basurtoko Hospitalean.
Zoritxarez, proiektu hau bertan
behera geratuko da zenbait hilabete
beranduago frankoren tropak
Bilbaon sartzean. Dena den,
ekintza honek pauso garrantzitsu
bat izan zen, lehen aldiz euskara
goi mailetako hezkuntzan erabilia
baita.
Leizaolak ez du deskentsurik
hartzen, eta Justiziako antolaketa
ere bere gain hartu zuen. Zentzu
honetan bere eskuetan dagoen
guztia egin zuen Guda Zibila
zela eta preso daudenen egoera
ahalik eta hoberen mantentzeko.
1937an Gernikako bonbardeaketa
salatzen du, eta Valentziara
joan zen abiazioaren laguntza
eskatzera. Dena den ez du Bilbao
defendatzeko beharrezkoa den
laguntza lortzen. Gauzak horrela
Bilbaoko defentsa lehenik eta
ebakuazioa ondoren antolateko
hautatua izan zen. Leizaola
Bilbaon geratu zen azken momenturarte.
Momentu zailak dira Leizaolarentzat.
Euskal gudarien errendizioa
negoziatzen eta ahalik eta jende
gehien ihes egin zezan laguntzen
saiatu zen. Dena den asko eta
asko dira ihes egitea lortzen
ez dutenak. Leizaolak ihes egiten
du Santanderrera lehenik eta
Bartzelonara ondoren. 1939an
Frantziara ihes egin behar du
eta hortik Hego Amerikara.
Herbestean, iheslariak laguntzen
saiatzen da hasiera batean,
eta hainbat artikulo idazteaz
gain Euskal Gobernuaren burua
hartzen du Agirre Belgikan dagoen
bitartean.
II Guda Mundiala eta Faxisten
porrotak itxaropenak piztu zituen
Leizaolarengan, Frankoren diktadurak
ere porrot egingo zuelakoan.
Zoritxarrez ez da horrelakorik
gertatzen eta herbestean pasa
beharreko egunak amaigabeak
dirudite.
Nekaezina,
Leizaola artikuloak idazten
darrai, liburuak, eta era guztietako
argitarapenak. 1960ean, Agirre
Lehendakariaren heriotza dela
eta Donibane Lohitzunen burututako
hiletetan Eusko Jaurlaritzako
burua hartzen du. 1969an burututako
Burgoseko Prozesua publikoa
izan zedin hainbat bilera burutu
zituen EEBBtako eta Batikanoko
ordezkariekin. hauen aurrean
ere espainiar poliziak burutzen
zituen torturak salatzen ditu.
Honi guztiari esker espektazio
handia sortu zen honen inguruan
mundu osoan zehar, hainbat kazetari
egon ahal izan zuten epaitegian
eta Franco, nazioarteko presiopean
indultoa eman zien hiltzera
kondenaturik zeudenei.
1974an,
Hegoaldera bueltatzen da herbestean
37 urte eman ondoren. Inork
jakin gabe Gernika burutuko
den Aberri Egunean azaltzen
da. Begoñako basilikara
ere joaten da, prentsaurreko
bat ematen du eta Pedernaleseko
hilerrian omenaldi bat eskaintzen
dio Sabino Aranari. Gernikan
hamabost minutu eman ondoren
berriz ere Donibane Lohitzunera
bueltatzen da.
Frankismoaren
amaierarekin eta jada demokraziarekin,1979ko
abenduaren 15ean Leizaola herbestetik
bueltatzen da 40 urte beranduago.
Bere bizitzako momenturik hunkigarrienetariko
bat egun berean ematen da Bilbaoko
San Mames futbol zelaian, non
milaka pertsona ongi etorria
ematen dioten. Hurrengo egunean
ekitaldi sinboliko batean eta
euskaldunok hautatutako lehen
gobernuaren jarraipen gisa,
Leizaolak bere botere guztiak
EAJko kidea eta Consejo General
Vascoko Lehendakaria zen Carlos
Garaikoetxeari pasa zizkion.
1980an,
EAJ barruan zeuden korronte
desberdinak batzeko asmoz Eusko
legebiltzarrerako burutzen diren
hauteskundeetarako zerrendetan
azaltzen da Bizkaiako herrialdean.
Martxoaren 9an diputatu hautatua
da, eta handik gutxira, Garaikoetxea
lehendakari izendatuta izanik
Leizaola "Lendakari zarra"
ezizenarekin geratzen da. Leizaolak
gazteen ordua dela uste du eta
horregatik politikatik erretiratu
egiten da, bere diputatu kargua
utziz eta ikasketetara eta hainabt
lan idazteari ekiten dio. Omenaldietara
joaten da, eta hainbat elkarrizketa
ematen ditu diktadurak 40 urtez
ezeztatutako bizitzaren hainbat
pasarte jakinarazteko.
Bere
azkeneko ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako
Sailburua izandako Juan Astigarrabiaren
hiletak eta Jose Antonio Agirreri
Donibane lohitzunen egindako
omenaldia izango dira. Zenbait
egun beranduago, 1989ko martxoaren
16an eta 92 urte zituelarik
Jesus Maria Leizaolak betirako
utzi gintuen.
Bere
hiletak Donostiako Santa Maria
Basilikan burutu ziren, Donostiako
Gotzaintzak ez baitu nahi Artzai
Onean burutu nahi. Hil kapera
berriz Gipuzkoako Foru Aldundian
ipini zen hiritarrek azken omenaldi
bero bat egin ziezaioten. Mauro
Elizondo, Estibalizeko santutegiko
Abadea eta Leizaolaren laguna
hileta elizkizunak gidatu zituen.
Martxoaren
20an Leizaola familiak Polloeko
hilerrian duen panteoian lurperatzen
dute.
"Guk
euskaldunak, gure oraingo lurretan
beti bizi izandako gizonen ondorengoak
gerala uste izan degu aintziña
aintziñatik" (Jesus
Maria Leizola) |