Ekainaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko denda historikoen Bisita Gidatuak egin ziren hirugarren urtez. Ekimenaren helburua hiriko saltoki eta denda zaharrenak ezagutzea zen, komertzio bakoitzaren ezaugarriak, historia eta anekdotak ezagutuz. Bilboko Gaiak ekintzaren antolatzailea behin gehiagotan Leizaola Fundazioa izan da.
Bisitatutako saltokien artean hurrengo hauek izan ziren: Loterías Azcarreta, Calzados La Palma, Sombrerería Gorostiaga eta Iruña Kafe, besteak beste. Ibilbidearen hasiera Arriaga Antzokian izan zen, bertan parte hartzaileak gidarekin batu ziren, eta bukaeran bertaratutakoek La Granja Kafean baserriko taloa txorizoarekin eta txakolinaz gozatzeko aukera izan zuten.
Bilboko Gaiak, aurten ere, arrakastatsua suertatu da. Hogei pertsonetarako lekua egon arren, jende asko parte hartzeko prest zegoen eta itxaron zerrenda luzea izan dugu. Hori dela eta, bi ekitaldi gehiago antolatuko ditugu hil honetan, hurrengoa ekainaren 17an izanik, eguerdiko 12:00etan; eta bestea, aldiz, hilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan. Izena emateko hurrengo telefonora deitu dezakezu: 94 421 30 31
Anima zaitez! |