Joan den ostegunean, Azaroak 26, 50 lagun baino gehiago Bilboko Arriagako Plazan elkartu ziren, hiriaren Alde Zaharreko denda ospetsuenak bisitatzeko eta ezagutzeko asmoz. Honela, Francisco de Larracoechea, Calzados La Palma, zapatagintzan hiru belaunaldi aritu direlarik, Gorostiaga kapelategia, 1857an sortua, edo Zubiaur gozodenda, 1871an irekia bisitaturiko merkataldegiak izan ziren. Dendariek, kasu batzutan dendak sortu zituztenen ondorengoek, harrera ezin hobea eman zieten bisitariei eta, gogo onez, beren dendetako historia, pasadizoak eta argilunak kontatu zizkieten.
Baina aipatutakoaz gain, Loterias Azcarreta, Hotel Petit Palace Arana eta Iruña kafea prestaturiko ibilbidea osatu zuten. Bilboko historiatik eman zuten txangoa La Granja kafean amaitu zen, eta bertan, Aitor Aurre-koetxea baserritar gazteak prestatzen dituen taloak dastatzeko aukera izan zuten. Taloa, txorizo gozoaz lagunduta, Mungian eta Gamiz-Fikan ereiten duen arto bikainarekin prestatuak zeuden eta, artirina lortzeko, 1843ko data duen harrizko errota batean xehakatzen du. Bisitariek taloa Bizkaiko txakolina eta Gipuzkoako sagardo gozoz lagundu ahal izan zuten.
Ekintza honek oso harrera ona izan du eta, ibilbide berriak prestatuko diren arren, antolatzaileek bi talde eratu behar izan zituzten eta Unai eta Eva gidari zituztela, Bilboko bilakaera sakonean ezagutzeko aukera izan zuten, dendari bakoitzaren historia tartekatuz. |
|