LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
BERDINTASUNARI BURUZKO
VII. IDAZKETA LEHIAKETA

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna

Berdintasunari buruzko VII. Idazketa Lehiaketaren sari banaketa Leioako Artea merkataritza-gunean egin zen 2010eko urtarrilaren 15ean. Ekitaldian, publikoaren artean, umeak eta nagusiak zeuden, eta arratsaldea atseginago egiteko, Daniel Ross magoak txundituta utzi zituen ikusleak bere magia eta umorearekin.

Lehenik eta behin, Leizaola Fundazioak sari berezia ematea erabaki zuen, 600 eurokoa, idazlan gehien bidali dituen ikastola edo ikastetxearentzat. Zentro desberdinetako umeek egindako ahaleginaren truke, Fundazioak erabaki du saria Berrio Otxoa ikastetxeari ematea. Ikastolako ordezkari gisa, Berrio Otxoa ikastetxearen pedagogia zuzendaria den Emilio de la Fuentek jaso zuen saria; hortaz, Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko presidenteak, ikastola irabazlearen izena ezagutzera eman zuen.

Saritutako idazlanei dagokienez, lehenengo eta behin hirugarren postuan geratutako parte-hartzaileek jaso zuten saria. Hori dela eta, euskarazko modalitatean, Raquel Conejok, Artea merkataritza-guneko zuzendariak, eman zion saria Lohitzune Rodriguez Martinez ikasleari, egindako lanagatik: "Emakumeei egindako diskriminazioa gure artean". Bestalde, gaztelaniazko ereduan, Sara Dosil Llanera izan zen saritua, "Cumpleaños" izeneko idazlanari esker; kasu honetan, oparia Leioako Udaleko Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Saileko zinegotzi Isabel Garciaren eskutik jaso zuen. Hirugarren postuan geratutako bi neskek musika-kate bana irabazi zuten.

Beste alde batetik, bigarren saria lortu zuten umeek MP3 zoragarria eraman zuten etxera. Euskarazko modalitatean, saria Ainara Urbietak eman zuen, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria Saileko zinegotziak. Urbietak Sinara Cañete Montainari eman zion saria, eta lanak "Gaur ikasi dudana" du izenburu. Aldiz, gaztaniazko ereduaren kasuan, saria Karmele Ugalde Arcenillasek irabazi zuen, "I'm a Barbie Girl" idazlanarekin; kasu honetan, saria Berrio Otxoako bi irakaslek eman zuten, Jessica Sanchez eta Taide Quintanak.

Azkenik, lehenengo saria, euskarazko modalitatean, Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustapenerako zuzendariak, entregatu zuen. Kasu honetan, saria ordenagailu eramangarri bikaina izan zen, eta "Apurka apurka goaz" izeneko lanak irabazi zuen, Iranzu Barandika Urrutiak idatzitakoa. Aitzitik, Jose Antonio Dorronsorok, Leizaola Fundazioko presidenteak, gaztaniazko ereduan, Sheila Martin Diaz ikasleari eman zion lehenengo saria, "Sueños" deituriko lanagatik.

Irabazleak

   

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra