LEIZAOLAren Bloga:
Leizaolaren bloga
Baita ere
hemen gaude:
 
EkonomiarenKZren Bloga
Baita ere
hemen gaude:
Facebook
Twitter
Myspace
 
Bilbobus
 
Ekonomiaren KZ
 
Gazteon KZ
 
Bake Bidean
 
 
 
 
BAKE BIDEAN
ETAren bortxakeriaren behin betiko amaiera

Bake Bidean

Leizaola Fundazioak Bake Bidean egitasmoaren VIII. edizioa antolatu du azaroaren 2an Leioako Kanpuseko Medikuntza fakultateko Gradu Aretoan. Irekiera-ekitaldian Ohorezko Aurreskua eman zen, eta Andoni Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Hiritar Eskuharmeneko Idazkari Nagusiak; Jose Manuel Martin Osantek, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Irakasguneko Dekanorde-Koordinatzaileak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko lehendakariak parte-hartu zuten. Horren ondorioz, Unzaluk irekialdi-hitzaldia ere eman zuen, non Bizikidetza Demokratikoaren eta Indarkeriaren ezetapenerako Eusko Jaurlaritzako plana aurkeztu zuen, gako goraipagarrienak azpimarratuz.

Bigarren hitzaldia, aldiz, Paul Riosek, Lokarriko Koordinatzaileak, eskaini zuen, EHUko Zuzenbide fakultateko irakaslea Ixusko Ordeñanak aurkeztuta. Mintzaldiaren muina Euskadiko Bake Prozesua izan zen, Riosek Lokarrik antolatutako Nazioarteko Bake Konferentziaren inguruko aipuak eta datuak eman zituen, betiere ETAren bukaera ardatz izanik.

Amaitzeko, azkeneko mahai-inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra kontutan harturik, azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdiak gonbidatuta izan dira, bertan parte-hartzeko eta egungo egoera politikoa aztertzeko, “Euskadik itzulerarik gabeko Bake egoera batera al doa?” izenburupean. Mahai-inguruko hizlariak hurrengoak izan ziren, Emilio Olabarria, Kongresuko Legebiltzarkidea eta Arabako EAJko hautagai burua; Oscar Rodríguez Vaz, PSE-PSOEko Eusko Legebiltzarreko Taldeko Idazkari Nagusia; Marisa Arrue, PPko bozeramailea Getxoko Udalean eta Bizkaiko zerrendan bigarrena Kongresurako; Iosu Murgia, Aralarreko Bizkaiko Koordinatzaile Nagusia; Joseba Gezuraga, EAko Bizkaiko Koordinatzaile Nagusia eta Bilduko Batzarkidea; eta Gorka Maneiro, UPyDko Legebiltzarkidea. Mahaiaren moderatzailea Eduardo Virgala, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko Katedraduna izan zen.

   
Noiz: 2011ko Azaroak 2 eta 3
Non: Medikuntza Fakultateko Gradu Aretoan. Leioako Campusa. Sarriena Auzoa z/g. LEIOA.
Ordutegia: 9:00 eta 14:15 bitartean.
   
Sarrera: Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.
Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna: Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).
   
pdf
 

 

 

 
 

Denda birtuala
 
Curriculum
 
Egin zaitez bazkide
 
e-buletina
 
Gazte panela
 
 

Jesús María de Leizaola Fundazioa | 612 Posta Kutxa. 48080 Bilbo | 94 421 30 31 telefonoa | Lege oharra