2011ko azaroaren 17an, 19:30ean, VI. argazki lehiaketaren sari banaketa ospatu zen, non parte-hartzaileek beren lanetan gizonezkoen irudia aitatasuna bizitzen islatu eta erakutsi behar zuten. Sariak Barakaldoko Max Center Merkataritza Gunean banatu ziren, eta elkarte antolatzailea Europa Epsilon izan zen, Leizaola Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Hilargi tailer fotografikoaren eta Deia egunkariaren laguntzarekin. Sari banaketa Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu zuen.
Irabazleei dagokienez, lehenengo saria Marola Rojorentzat izan zen, “Consolando” lanagatik; sarituak 400 euroko saria eta asteburua pentsio erdiko janeurriarekin Balmasedako San Roque Hotelean irabazi zuen. Bestalde, bigarren postuan Nerea Ortiz geratu zen, “Después del Baño” izeneko argazkiarekin; kasu honetan, saria 200 eurokoa izan zen, gehi asteburua pentsio erdiko janeurriarekin Balmasedako San Roque Hotelean. Azkenik, hirugarren saria “Atardecer” lanak lortu zuen; egilea Raquel Lagunas izan zen, eta 100 euroko saria lortu zuen, gehi 40 orduko argazki ikastaroa Hilargi estudio fotografikoan.
Argazkiei botoa emateko eta irabazleak erabakitzeko parte hartu zuten epaileak honako hauek izan ziren: Cristina Sarduy eta Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politiketarako idazkaritza teknikoaren taldea; Patricia Gonzalez, Max Center Merkataritza Guneko Marketin eta Kudeatzaile ondokoa eta gerentzia taldea; Katixa Echevarría eta Ixusko Ordeñana, EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasleak; Lala Mujika eta Bilboko Gay eta Lesbianoen Aldarte elkarteko zenbait kide; eta Agurtzane Bilbao eta Radio Nervión-eko komunikazio taldea. |